Blog FICOBA
Blog FICOBA
FICOBA erakustazokako zerbitzuen kontratazioa eta informazioa

Arrakasta-kasuak

FICOBA EKITALDIAK ETA ZERBITZUAK-ek azpiegitura baten eta zerbitzu pertsonalizatu baten bermeak eskaintzen dizkizu. 2003ko urritik, FICOBAk haibat ekitaldi hartu ditu, berritzaileak eta bakarrak. Galak, aurkezpenak, kongresuak, azokak, erakusketak, kontzertuak, talde handientzako bazkariak eta afariak eta abar eta abar egin dira, eta gure bezeroen helburuak eta beharrak zein diren ulertzen irakatsi digute horiek. Ezagutu itzazu gure instalazioetan izan diren gertakari nabarmenenak.

Nazioarteko Txakur Erakusketa
2004tik antolatzen da FICOBan, eta nazioarteko txakur-erakusketa honetara, 700 hazle baino gehiago eta 4.000 bisitari inguru etorri ohi dira egun bakar batean.
SPORTJAM eta SPORTJAM Jaialdia
Ekintza-kirolen azoka hau, Surf, bike & Skate, skateboardeko Europako txapelketarekin batera, galdu behar ez den hitzordua bihurtu da kirol horiek maite dituztenentzako.
MENDIEXPO, mendiaren, eskiaren, abenturaren, bidaien eta nautikaren mugaz gaindiko azoka
Mendia eta eskia hasieratik izan dira Mendiexpoko erakusketa-nukleo nagusia.
Extremoduro rock taldearen kontzertua
Extremadurako Extremoduro rock taldeak kontzertu bat eskaini zuen 6.000 m² azalerako Erakustazokaren kanpoaldean.
Ibilgailu Klasikoen Erakusketa
Erakusketa honek Espainia osotik eta herrialde askotatik etorritako erakusketariak biltzen ditu 12.000 m²-ko erakustokian.
Eurohiriaren Eguberrietako Haur Parkea
2003tik, 15.000 ume baino gehiagok gozatzen dituzte, urtero, eguberrietan, FICOBAn, PINeko askotariko jarduerak, jolasak eta “barrakak”.
Krea Bidasoa: Ekintzailetza, berrikuntza eta sormena
Bidasoa bizirikek Krea Bidasoa Azokaren hirugarren edizioa antolatu zuen, negozioen azken joeren berri emateko.
Human Bodies Erakustaketa
2011ko urtarriletik apirilera Ficobako 1 pabiloia erakusketa areto batean bihurtu zen, “Human Bodies” erakusketa bertan izan baitzen.
FICOBA © 2024 Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka - www.ficoba.org