Blog FICOBA
Blog FICOBA
FICOBA erakustazokako zerbitzuen kontratazioa eta informazioa

Arrakasta-kasuak

FICOBA EKITALDIAK ETA ZERBITZUAK-ek azpiegitura baten eta zerbitzu pertsonalizatu baten bermeak eskaintzen dizkizu. 2003ko urritik, FICOBAk haibat ekitaldi hartu ditu, berritzaileak eta bakarrak. Galak, aurkezpenak, kongresuak, azokak, erakusketak, kontzertuak, talde handientzako bazkariak eta afariak eta abar eta abar egin dira, eta gure bezeroen helburuak eta beharrak zein diren ulertzen irakatsi digute horiek. Ezagutu itzazu gure instalazioetan izan diren gertakari nabarmenenak.

Irun Hiriko Kutxa Literatur Sariak
Festa-jantziaz edertu zen Ficoba Irun Hiriko Kutxa Literatur Sarien banaketa-ekitaldirako. Ekitaldia Ficobaren hainbat espaziotan egin zen...
Hirugarren adinekoen omenez egindako bazkaria
Dagoeneko ohikoa denez, Hirugarren adinekoen omenez antolatzen den bazkaria San Pedro eta San Martzial jaietako programaren barruan egiten da.
Gureak Taldearen Bazkaria
Gureak Taldeak 2.000 langiletik gora bildu zituen FICOBAko 2 pabiloian antolatu zen ospakizun-bazkari batean.
Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren bazkaria eta sari-banaketa
Gipuzkoako industriaren eta ete-etako 400 ordezkaritik gora bildu ziren FICOBAn Iñigo Lavadoren sukaldaritza harrigarriaz gozatzeko.
Alardea, Kantineren Omenaldia
San Martzialeko Alardearen Batzordeak omenaldia egin zien bere kantinerei, Alardean duten papera aitortu nahi zielako horrela.
Euskal Turismoaren Jaia
Eusko Jaurlaritza leku handi eta argitsu baten bila zebilen, sari-banaketarekin batera sketx bat egiteko aktore batzuekin eta afari-cocktaila, eta Dj-saioa ondoren.
Euskaltel txirrindulari-taldearen aurkezpena
Euskaltel-Euskadi txirrindulari-taldeak FICOBA aukeratu zuen 2008ko taldearen aurkezpena egiteko...
Euskal Y-aren aurkezpena
FICOBAko sarrera-gunea izan zen aurkezpena egiteko aukeratutako lekua....
Naturgas: Bergara-Irun gasbidea zabaltzeari buruzko aurkezpena
Naturgasek Ficobako gunea hautatu zuen Bergara-Irun gasbidea zabaltzeari buruzko aurkezpena egiteko erakundeetako ordezkarien parte hartze garrantzitsu batekin.
FICOBA © 2024 Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka - www.ficoba.org