Blog FICOBA
Blog FICOBA
FICOBA erakustazokako zerbitzuen kontratazioa eta informazioa

Nola lan egiten dugun

FICOBA: ABANGOARDIAKO AZPIEGITURA BALIOANITZA EKITALDI MOTA OROTARAKO


Hauexek gaituzu gu

Txingudiko badia

Europa osoko mugaz gaindiko erakustazoka bakarra gara. Gure fundazioan bi Estatutako bi erakundek hartzen dute parte, kasu bitxia, zalantzarik gabe. Baina, gainera, kokapenagatik ere, mugaz gaindikoak gara. Garai batean Espainia eta Frantzia banatzen zituen mugaren gain-gainean gaude esate baterako, Euskal Herriaren erdi-erdian. Gure leihoetatik, norantz begiratzen dugun, Irun mugaldeko hiria ikusiko dugu, edota bestela, Hendaia hiria.

Baina, Ficobara datozenek Txingudi badia begietsi dezakete batez ere. Paraje ederra ederrik bada, berez duen edertasunagatik, eta aldi berean turistak erakartzen eta ekonomia indartsu bat lotzen dakiena.

Honelako ingurune batean ez da harritzekoa gu bilakatu izana CO2n neutroa den Europako lehengo erakustazoka. Iraunkortasunak agintzen du.

 

Hauek dira gure instalazioak

Ficoba 2003ko urrian inauguratu zen. Horregatik dauzkagu abangoardiako instalazioak, balioanitzak, gure bezeroek planteatzen dizkiguten beharrei erantzuteko modukoak.

Logo Abla Logo Bioterra Logo Construcoba Logo Feria de Navidad Logo Exfilna Logo Mendiexpo Logo Feria de la Costa Vasca Logo Equipa Logo Salón del Automovil Logo Expologística

Ficoban azokak antolatzen ditugu. Urte hauetan zortzi erakustazoka berri bultzatu ditugu, nola profesionalak hala publiko zabalari zuzenduak.

Baina gure eraikinak askoz joko gehiago ematen du, eta horregatik, prest dago era guztietako ekimenetarako ateak zabaltzeko. Inaugurazio egunetik hona Ficobak 300dik gora ekitaldi desberdin egin ditu: enpresa bilerak, jardunaldiak, kongresuak, produktuen aurkezpenak, jaialdiak, kontzertuak, erakusketak...

 

Honelakoak gaituzu

Gure ustez, gure instalazioak “gizakiaren” neurrikoak izateak bide ematen digu modurik zuzenenean eta eraginkorrenean zerbitzu pertsonalizatuak eta bakoitzaren beharretara egokituak eskaintzeko.

Oso talde gaztea gara. Baina dagoeneko badugu geure esperientzia: antolatuak ditugu jada 53 azoka-ediziotik gora, eta ehunka ekitaldi ere hartu ditugu geurean. Eta, beste ezer baino gehiago, zerbitzu-bokazioa daukagu.

Kutxaren bilera Ficobarako sarbidea Bioterra 2007 Kutxaren bilera

Gure bezeroen erronkak geure egin nahi izaten ditugu eta eurekin batera lan egin, haiek Ficoban duten proiektuak arrakasta izan dezan. Gure esperientzia bezeroaren zerbitzura jartzen dugu.

itxuli

FICOBA © 2024 Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka - www.ficoba.org