San Martzialeko Alardearen Batzordeak omenaldia egin zien bere kantinerei, Alardean duten papera aitortu nahi zielako horrela. 700 kantinera baino gehiago, 95-20 urte bitartekoak, izan ziren Ficobaren 3 pabiloian.
Gainera, jai aurreko astean, jantzi-erakusketa batez eta Alardearekin zerikusia duten hainbat objektuz gozatzeko aukera izan zen.