Extremadurako Extremoduro rock taldeak kontzertu bat eskaini zuen 6.000 m² baino gehiagoko azalerako Erakustazokaren kanpoaldean. Garraiobide desberdinak –topoa, autopista...– eta 1.000 toki baino gehiago dituen parkinga oso garrantzitsuak zian ziren, kontzertuan izan ziren 4.000 lagun baino gehiago hartzeko. Instalazioek taldearen helburuak bete zituzten, eta Ficobako emanaldia tokiko produkzio asebeteenetako bat izan zen udan egin zuten biran.