Blog FICOBA
Blog FICOBA
FICOBA erakustazokako zerbitzuen kontratazioa eta informazioa

Datuen babesa

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

2018ko apirilaren 30ean eguneratua Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna? FICOBA FUNDAZIOA (aurrerantzean, “FICOBA”) da arduraduna; G-20816765 du IFK zenbakia, eta helbide honetan du egoitza: Irun, Iparralde etorb., 43.

Nola eskuratu ditugu zure datu pertsonalak?

Bide hauetatik eskuratu ditugu zure datu pertsonalak: (i) publikoaren eskura dauden iturrietatik eta (ii) zuk aurrez FICOBArekin izan dituzun harremanen bitartez edo gaur egun gure erakundearekin dituzun harremanen bitartez, langile edo erakusketaria zarelako; azoka, kultura-ekintza, biltzar edo bestelako ekitaldi batzuetara bertaratu zarelako; ondasun edo zerbitzuen hornitzaile zarelako, edo gure jarduerari buruz informazioa bidaltzeko eskatu duzulako.

INPRIMAKIAK

Baliteke inprimaki fisikoen bidez edo FICOBAren web-orriko inprimakien bidez eskuratzea edo eskuratu izana datu horiek.

SARE SOZIALAK

Gero eta ohikoagoa da sare sozialak erabiltzea eta, ildo horretan, sare gehienetan presentzia du FICOBAK. Zurekin harremana izateko beste bitarteko bat da.

Batzuetan, online eta publikoaren eskura dagoen informazio pertsonala barne hartzen du sare sozialen bidez biltzen dugun informazioak. Beti ziurtatzen dugu erabilitako informazio guztia dagokion iturriarekin lotzen dugula, edo anonimo bihurtu dugula.

Litekeena da sare sozial horiek beren pribatutasun-politikak edukitzea, eta haien bidez azalduko dizute nola erabiltzen eta partekatzen duten zure informazio pertsonala. Sare sozialak erabili aurretik pribatutasun-politikak kontuz berrikusteko gomendatzen dizugu, zure informazio pertsonala biltzen eta partekatzen den moduarekin ados zaudela ziurtatzeko.

WEBGUNEA

Gure webgunea bisitatzen duten erabiltzaile guztiei buruzko informazio pertsonal mugatua eta estatistika orokor izengabeak biltzen eta biltegiratzen ditugu, dela zuk aktiboki jakinarazi diguzulako informazio hori, dela gure webgunean nabigatzen ari zarelako, besterik gabe. Biltzen dugun informazioak barne hartzen ditu, besteak beste, erabiltzen duzun gailuaren Internet protokoloaren (IP) helbidea, nabigatzeko erabiltzen duzun programa, zure sistema eragilea, zer egunetan eta ordutan sartu zaren, zer webguneren Internet helbidetik sartu zaren gure webguneetara eta nola erabiltzen duzun gure webgunea.

Gure webgunea zenbat denboran kargatzen den, nola erabiltzen den, zenbat bisita jasotzen dituen eta erabiltzaileentzat informazio mota erakargarriena zein den jakiteko baliatzen dugu informazio hori. Horrez gain, lagungarria da webguneak behar bezala funtzionatzen duen identifikatzeko eta, funtzionamenduan akatsik edo errorerik hautematen badugu, horiek konpondu eta gure webgunearen errendimendua hobetzeko, horrenbestez, erabiltzaile guztiei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.

Informazio hori cookie bidez biltzen dugu; gehiago jakin nahi baduzu, cookieen politika kontsulta dezakezu, FICOBAren webgunean..

ZER DATU PERTSONAL TRATATZEN DITUGU?

Datu hauek tratatuko ditugu, aurrerago azalduko ditugun legezko xedeetarako:

  • Zurekin harremana izateko behar diren datuak:
    • Izena
    • Abizenak
    • NAN
    • Adina
    • Sexua
    • Lehenetsitako hizkuntza
    • Helbide elektronikoa
    • Telefonoa
    • Posta-helbidea
    • Zer enpresa- eta/edo lanbide-sektoretan diharduzun eta/edo interesatzen zaizun
    • ...

  • Aurretiaz zurekin izan ditugun harremanetan borondatez eman badizkiguzu, beharbada datu hauek ere izango ditugu:
    • Ikasketak
    • Egoera zibila
    • Lanbidea Okupazioa
    • ...

  • Jakinarazten dizugu, halaber, tratatu egingo ditugula zuk etorkizunean FICOBArekin dituzun harremanetan eta interakzioetan borondatez ematen dizkiguzun datu gehigarriak ere, sare sozial baten edo beste aplikazio baten bitartez ematen dizkiguzunak barne.

 

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Gure xede soziala betetzeko; hau da, azokak, erakusketak, biltzarrak, kultura-ekintzak eta bestelako ekitaldiak antolatu eta kudeatzeko Irungo FICOBA azoka-barrutian eta, zehazki, honetarako:

  • FICOBAren jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko, SMS bidez, telefonoz, posta arruntez nahiz posta elektronikoz, baita gure harremana amaitu eta gero ere, interesdunak aurkakoa adierazi ezean.
  • FICOBAk kudeatutako azoka-barrutian egiten diren ekintza edo ekitaldietara gonbidatzeko.
  • Gogobetetze-inkestak egiteko

Horrez gain, zure datuak tratatzen ditugu aurrez parte hartu duzun jarduera edo ekimenen antzekoei buruzko sustapen-jakinarazpenak bidaltzeko, baita bitarteko elektronikoen bidez ere.

Interesdunak aurka egin diezaioke halako sustapen-jakinarazpenak jasotzeari, orain edo beste edozein unetan, mezu elektronikoa bidaliz ficoba@ficoba.org helbide elektronikora edo eskabide bat bidaliz gure posta-helbidera, guztia ere DATUEN BABESA erreferentziarekin.

Zer dela-eta trata ditzakegu zure datu pertsonalak?

FICOBArekin harremana baduzu erakusketaria zarelako, bertaratu zarelako edo zerbitzuak ematen dituzulako, zilegi dugu zure datuak tratatzea, harreman horien ondoriozko kontratu-betebeharrak betetzeko beharrezkoa baita.

Parte hartu duzun FICOBAko jarduera edo ekimenen antzekoei buruzko informazioa bidaltzeko ere trata ditzakegu zure datu pertsonalak, gure erakundearen interes zilegia baita eta indarrean den araudiak horretarako baimena ematen baitu.

Inprimakietan eskatutako datuak, oro har, ezinbestekoak dira (dagokion eremuan aurkakoa adierazi ezean) aurreko atalean zehaztu diren helburuak –gure xede sozialari dagozkionak– betetzeko. Beraz, ez badira ematen eskatutako datuak edo ez badira zuzen ematen, ezingo ditugu bete xede horiek.

 

Noiz eta zergatik jakinaraz diezazkiekegu zure datuak hirugarren batzuei?

Zure datuak jarraian adierazitako hartzaileei laga diezazkiekegu, jarraian azaldutako arrazoiengatik:

  • Administrazio publikoei: FICOBAk, bere jarduera dela eta, bete behar dituen lege-betebeharrak betetzeko.

  • Hirugarren batzuei, ezinbestekoa bada horiek lagatzea borondatez parte hartzen duzun jardueren ondoriozko betebeharrak betetzeko.

  • Hornitzaileei, FICOBAk haiekin kontratatu dituen zerbitzuak emateko zure datuak behar badituzte. FICOBAk beharrezko eta araudiak xedatutako kontratuak sinatu ditu haiekin, konfidentzialtasunari eta datu pertsonalen tratamenduari dagokienez, zure pribatutasuna babesteko.

Etorkizunean zure datu pertsonalak lagatzen baditu FICOBAk, behar bezala jakinaraziko dizugu.

Nazioarteko datu-transferentziarik egiten dugu?

FICOBAk zerbitzuak kontratatu ditu Europakoaren pareko araudia duten herrialdeetako hornitzaile teknologikoekin. Hornitzaile horiek beharrezko kontratuak sinatu dituzte konfidentzialtasunari eta datuen tratamenduari dagokienez, eta zure pribatutasuna zaintzeko berme eta babes guztiak aplikatzen dituzte.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Zuk FICOBArekin duzun harremanak iraun bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak, eta edozergatik dela ere harreman hori amaitu eta gero, legearen arabera aplikatzekoak diren preskripzio-aldian zehar. Hala bada, legez nahiz kontratuz ditugun betebeharrak bete ditugula egiaztatzeko besterik ez dira tratatuko. Preskripzio-aldia amaitu eta gero, zure datuak ezabatuko edo, bestela, anonimo bihurtuko dira.

Zer eskubide dituzu?

Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramangarritasunerako, tratamendua mugatzeko eta/edo hari aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu, gorago adierazi diren posta-helbidearen eta helbide elektronikoaren bidez..

Hauek dira eskubide horiek:

SARBIDE ESKUBIDEA

FICOBAn zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun jakin nahi baduzu, horri buruzko baieztapena jasotzeko eskubidea duzu, baita FICOBAk zuri buruz dituen datu pertsonaletara sarbidea izateko ere.

ZUZENTZEKO ESKUBIDEA

Zure datu pertsonalak oker badaude FICOBAk horiek zuzen ditzala eskatzeko eskubidea duzu, baita, osatu gabe badaude, horiek osa ditzala eskatzekoa ere.

EZABATZEKO / AHAZTUA IZATEKO ESKUBIDEA

Zure datu pertsonalak ezaba daitezela eska dezakezu, besteak beste, datu horiek jadanik ez direnean beharrezkoak horiek biltzea eragin zuen xederako.

MUGATZEKO ESKUBIDEA

Datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko eskubidea duzu; hala egiten baduzu, erreklamazioak baliatzeko edo haietaz defendatzeko soilik erabiliko ditugu.

ERAMANGARRITASUNERAKO ESKUBIDEA

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak formatu egituratuan jasotzeko, eta formatu hori erabilera komunekoa eta mekanikoki irakurtzeko modukoa izateko; datuak beste tratamendu-arduradun bati helarazteko, tratamenduaren oinarria baimena edo kontratu bat bada; eta hori guztia bitarteko automatizatuen bidez gauzatzeko.

AURKA EGITEKO ESKUBIDEA

Aurka egin diezaiokezu FICOBAK, interes publikoa nahiz zilegia harturik oinarri, zure datu pertsonalak tratatzeari. Hala egiten baduzu, zure datuak tratatzeari utziko dio FICOBAk, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoak baditu edo erreklamazioak baliatzeko edo haietaz defendatzeko beharra badu.

Halaber, zure datu pertsonalen tratamenduak araudia edo zure pribatutasun-eskubideak urratzen dituela uste baduzu, erreklamazioa jar dezakezu:

  • Gure erakundean, adierazitako posta-helbidearen edo helbide elektronikoaren bidez.
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, haren egoitza elektronikoaren edo posta-helbidearen bidez.

 

Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.

 

FICOBA © 2024 Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka - www.ficoba.org