Euskaltel-Euskadi txirrindulari-taldeak FICOBA aukeratu zuen 2008ko taldearen aurkezpena egiteko; horretarako, kirol alorreko jende ezagun asko eta babesle guztiak etorri ziren bertara.
Auditoriuma izan zen markorik onena taldearen aurkezpenerako; ibilgailuak, bizikletak eta osagarriak, berriz, sarrera-gunean eta lehen solairuan egon ziren ikusgai. Guztiaren ondoren Iñigo Lavadok eskainitako cocktailak eman zion amaiera 380 pertsonatik gora bildu zituen ekitaldiari.