Blog FICOBA
Blog FICOBA
FICOBA erakustazokako zerbitzuen kontratazioa eta informazioa

Euskal Y-aren aurkezpena

FICOBAko sarrerako atondoa hautatu zuten Euskadi- Aquitania abiadura handiko trenaren proiektua bultzatzeko hitzarmen politikoa sinatzeko.

Eszenatokia, aulkiak, eta egurrezko pareta faltsuak muntatuta atondoa areto zabal eta argiz betea bilakatu zen. FICOBAko sarrera nagusian hainbat tokitatik sartzen da argi naturala, eta horri esker lekua oso atsegina da eta gozamenera gonbidatzen du.

600m² ditu, eta eraikinaren erdi-erdiko gunea da; handik igotzen da lehen solairura, zeinean Auditoriuma, eta 1, 2 eta 3 Aretoak, Prentsa Aretoa, eta VIP Aretoa dauden; edo joaten ahal da 3 pabiloietara ere eta erakusketarako kanpoko gunera, beirapeko galeria horretatik barrena. Ikus-entzutezkoetarako euskarriez hornitua dago, eta horrexegatik ezin egokiagoa da produktuak eta publizitatea erakusteko, bai eta harrera ekitaldiak, erakusketak, catering-ak, eta abar egiteko ere.

Irudiak
FICOBA © 2024 Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka - www.ficoba.org